Erakusketak

Jarduerak

Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko arduraduna. Lan-eskaintza

JORGE OTEIZA FUNDAZIO MUSEOA Jorge Oteizaren legatu artistiko eta intelektuala zaintzeaz, ikertzeaz eta zabaltzeaz arduratzen den erakundea da, Altzuzan (Nafarroa) kokatua, eta pertsona bat behar du DOKUMENTAZIO ETA IKERKETA ZENTROKO ARDURADUN lanpostua betetzeko, aurreko arduradunak erretiroa hartu ondotik. Funtsezko lanpostua da Museoaren dokumentu-funtsa egoki kudeatzeko. Ondare horren parte da artistaren artxibo pertsonala, eta barnean hartzen […]


Eskultura, espazioaren jolasa haur kanpamentua. Abenduak 23, 26, 27

Museoko bilduma iraunkorra oinarri gisa harturik, Oteizaren obrari buruz gogoeta eginen dugu. Orobat, aztergai izanen dugu eskulturen eta haien arteko espazioaren arteko harremana. Horretarako, geure eskultura bat eginen dugu askotariko materialak baliaturik, hala nola kartoia, kortxoa eta buztina. Jarduera honen helburu nagusia da parte-hartzaile bakoitzaren irudimena eta sortzeko gaitasuna indartzea.   Nori zuzendua: 6 eta […]


Oteizaren obra, La Pedrera Fundazioaren “Arte en piedra” erakusketan

Oteiza Museoak hamar obra eman ditu maileguan esposiziorako, eta ikusgai egonen dira Hans Arp, Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Naum Gabo, Barbara Hepworth, Henry Moore, Isamu Noguchi eta beste zenbait artistaren lanekin batera Oteiza Museoak “Arte en piedra” erakusketan parte hartuko du, eta, bere bildumatik, Jorge Oteizaren hamar obra utzi ditu maileguan (bost eskultura eta beste […]


“Nola aztertu eskultura bat” ikastaroa. Urriak 9-30

Nola aztertu eskultura bat Borja González Riera Oteiza Museoko Ikasketa Zentroko arduradunaren ikastaroa. (Leku guztiak beteta) Artelan batez gozatzeko, beharrezkoa da haren ezaugarri estetiko eta formalak ulertzea; era berean, ezinbestekoa da, ezaugarri horiei loturik, obraren eduki ikonografikoaz, inguruabar historikoez eta ezaugarri teknikoez jabetzea ere. Praktika baliagarria da artelana eskema ordenatu baten bidez aztertzea, alderdi guzti-guztiei […]


Erretratua eskultura gisa, eskultura espazio gisa. Udalekua. Abuztuak 26-30

Tailerrean hainbat erretratu behatuko dira, bai bilduma iraunkorrean eta baita Agustina Otero artistaren erakusketan ere daudenak, bustoaren kontzeptuak espazioarekin duen lotura aztertzeko. Esperimentazioa izango da lan plastikoaren oinarria, eta, horretarako, hainbat lengoaia erabiliko dira, hala nola marrazketa, argazkigintza, modelaketa eta eraikuntza. Abuztuak 26-30 6-12 urte bitarteko haurrak. 9: 30etatik 13:30era  Gehienez ere 10 parte-hartzaileko taldea. […]


Oteizaren obra publikoari loturiko ikerketa CENIM-CSICren lankidetzarekin

Oteiza Museoak ikerketa-proiektu bat sustatu du CENIM-CSICren lankidetzarekin, aztertzeko zer egoeratan dauden artistaren zazpi eskultura, Iruñeko espazio publikoan eta Oteiza Museoaren kanpoaldean kokatuak Oteiza Museoak ikerketa-proiektu bat sustatu du Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren Metalurgia eta Material Metalikoen Ikerketa Zentro Nazionalaren (CENIM-CSIC) lankidetzarekin. Haren helburua da Jorge Oteizak eginiko formatu handiko zazpi eskultura metalikoren egoera aztertzea […]


Nestor Basterretxea eta irudia. Punto de Vista Jaialdia. 16/3

Oteiza Museoak eta Punto de Vista Jaialdiak Nestor Basterretxea artistari ikus-entzunezko hurbilketa bat egitea proposatzen dute, artistak egindako pieza esperimental batzuk eta bere iruditeria plastiko eta bisuala berrikusten duten beste batzuk biltzen dituen programa baten ekoizpenarekin. Programak izenburuak barne hartzen ditu: Alquézar. Retablo de pasión , Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12´ Operación H […]


JAI-Jardun artistikoentrako Institutuaren laugarren edizioa

  Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren – (JAI) laugarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. JAI artistei zuzendutako udako arte-eskola bat da. Bertan, praktika artistikoa da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dira. Bigarren urtez jarraian, Jorge Oteiza Fundazio Museoak […]


“Museoko bilduma generoaren ikuspegitik” ikastaroa. Otsailak 14-23

MUSEOKO BILDUMA GENEROAREN IKUSPEGITIK. EMAKUMEAK OTEIZAREN OBRAN DUEN IRUDIKAPENAREN ANALISI KRITIKOA, ETA EGUNGO DISKURTSOEKIKO EGOKITZAPENA  Datak: 2023ko otsailak 14 eta 16.  Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte. Sendotze ikustaldia museoan: otsailak 23, osteguna, 17:30etik 19:30 arte.  Hartzaileak: ikasgelako proiektu transbertsaletan aplikatutako genero kuestionamenduetan interesatutako irakasleak. Museo baten bilduma, hezkuntza-testuinguruan, ez da soilik obra eta […]


Ondare jardunaldiak: Atea zabaltzeko egunak, bisitak eta lantegia. Irailak 23-25

Oteiza Museoak bat egin du Ondare Jardunaldiekin, ateak zabaltzeko hiru egun,biltegia eta bilduma ezagutzeko bisitak eta familiei zuzendutako lantegi bat antolatuz Jarduerak 2022ko irailaren 23 eta 25 artean garatuko dira   Oteiza Museoak bat egin du 2022ko Nafarroako Ondare Jardunaldi Europarrekin ekintza hauek antolatuta: ateak zabaltzeko hiru jardunaldi, Oteizaren lana ezagutzeko bisita gidatu bat, biltegiak […]


Soinu artxiboa. Oteizaren hitza

Museoko artxiboan dauden Jorge Oteizaren hitzaldi, audio eta elkarrizketa grabatuen soinu artxiboa partekatzen hasi gara. Erregistro baliotsuen bilduma bat da. Horietan, Jorge Oteizak bere obra, pentsamendu estetiko eta arte ibilbidearekin, heziketa estetikoarekin edo Euskal Eskolarekin lotutako zenbait kontu aipatzen ditu, besteak beste.   Jorge Oteiza, Artea, hiria eta gizakia hitzaldia, Irun Zineklubaren I. Arte Asterako, […]


Online topaketa Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubarekin

Online topaketa honen helburua solasaldi bat egituratzea da, hain zuzen Oteiza Museoan erakusten den “Estatuak” proiektuaren ezaugarrietan eta proiektu horrek Itziar Okarizen sorkuntza-praktiken barnean duen esanguran sakontzeko. Topaketako partaideak Itziar Okariz bera eta Jon Mikel Euba artista izan dira, eta Oteiza Museoko zuzendariorde J.P. Huercanos aritu da moderatzaile.


Lantegiak familian

Erakusketa honek aukera ematen du adierazpen tresna zeharo garrantzitsuak, hala nola ahotsa, gorputza edo idazketa, haurrekin esploratzeko. Laneko agertoki honetatik familian egiteko 2 lantegi programatuko dira: — 2020ko azaroak 22, igandea. 11:00etatik 13:00ak arte. Gure gorputza, gorputza baino askoz gehiago. — 2021eko urtarrilak 3, igandea. 11:00etatik 13:30 arte. Eskulturak amesten ditugu, eskultura idazten dugu. Partaideak: […]


Ikustaldi gidatua “Estatuak” erakusketara

2020ko abenduak 27, igandea. 12:00etatik 13:00ak arte. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.


Itziar Okariz artistarekiko topaketak eta erakusketarako bisita

2020ko urriak 31, larunbata, 12:00etan. Doakoa, aurrez Museoko sarrera erosita. Toki kopuru mugatua.. Aurrez izena eman behar da, recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948332074 telefono-zenbakian.


Gorputza eta ahotsa. Ikasgelan ikasteko tresnak” ikastaroa. Otsailak 12-14

Hezkuntza-praktika alternatiboetan interesatuta dauden esparru formaleko zein ez formaleko irakasle eta hezitzaileei zuzendua. Gaur egun, artearekin eta sormenarekin lotutako hezkuntza-praktika gehienek ikusizko behaketa hartzen dute abiapuntu, eta formaren, kolorearen eta materialaren erabilera dute lan tresna nagusi. Alabaina, ikusizko esperientzia ororen oinarria pertzepzio jardueran dago eta, hori hobeto garatzeko, gure zentzumen guztiak hartu beharko genituzke kontuan. […]


Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa  online jarduera

Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa online jarduerak  esperientzia partekatua proposatzen du, bildumaren zentzua eta Jorge Oteizaren obraren pentsamendu estetikoa zabalagotzearren. Oteizaren produkzio artistikoa lengoaia askotarikoak, hala nola eskultura, poesia, marrazkia, arkitektura edo zinema, biltzen dituen agertoki bat da. Sorkuntzarako prisma horrek ez du soilik europar modernitatea ordezkatzen, askoz urrunagora heltzen da eta, bat eginez […]


“Oteiza lagunartean” online lantegia

“Oteiza lagunartean Jabetzeak eta interpretazioak” programa sareko programa komunitario bat da. Horretan, museoak gonbidatu egiten zaituzte Jorge Oteizaren eskultura-lana familiako jolasetik, lagunartetik, eta material sinpleak erabiliz berrinterpretatzeko. Ez dago planteamendu bakoitzarentzako erantzun itxirik, zuen irudimenak eta zuen esperimentatzeko gogoak jarriko dute muga. Eta emaitzak partaide guztiekin partekatzearren, egiten duzuen lanaren irudi edo bideo bat bidali […]


Aurreko erakusketak

De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org