Oteiza Museoak bat egin du 2023ko Nafarroako Ondare Jardunaldi Europarrekin ekintza hauek antolatuta: ateak zabaltzeko hiru jardunaldi, Jorge Oteizaren bilduma ezagutzeko ibilbide gidatu bat, eta zentroko biltegiak eta artxibategia ezagutzeko bisita gidatu bat.
“Ondarea bizirik” da aurtengo Ondare Jardunaldi Europarren gaia, eta Oteiza Museoak programa berezi batekin parte hartuko du. Hala, irailaren 29, 30 eta urriaren 1ean, ateak zabaltzeko doako jardunaldiak antolatu dira Museoan, bisitariek Museoko bilduma iraunkorra eta Oteizaren etxe-lantegia ezagutzeko aukera izan dezaten, Xabier Salaberria artistak zentrorako bereziki sortutako FRISOA erakusketa-proiektuarekin batera.
Halaber, programak barne hartzen du Oteiza Museoa barrutik. Biltegiak eta artxibategia ezagutzeko bisita gidatua izeneko jarduera. Hartan, bisitariek aukera izango dute Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta ondare horren kontserbazio baldintzak hurbilagotik ezagutzeko, Oteiza Museoko artxibategitik eta biltegitik igaroz. Ohiko bisitetan itxita egoten diren bi espazio horiek ikusteko bisita gidatua Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuaren eta Ikasketa Zentroaren arduradunen esku egongo da, eta irailaren 30ean egingo da, 12:00etan.
Azkenik, urriaren 1ean (igandea, 12:00) Figuraziotik espazio hutsera. Oteiza Museoko bilduma ezagutu izeneko Oteiza Museoko bildumaren bisita gidatua egingo da, Oteiza Museoko bildumaren parte den Jorge Oteizaren obrara hurbiltzera gonbidatzen gaituena. Ibilbide gidatu horretan zehar artistaren prozesu eskultorikoetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, hark garatu zuen proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuz, figurazio-lengoaietatik hasi eta amaierako lanaren abstrakzio espazialera iritsi arte.
Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak sustatzen dituen Nafarroako Ondare Jardunaldi Europarren esparruan hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste: interpretazio-ibilaldiak, antzezpenak, bisita gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak. Modu horretan, kultura ondarearen ondasun esanguratsuenak eta normalean bisitarien eskura ez dauden Foru Erkidegoko zenbait toki bisitatzeko aukera eskainiko zaie herritarrei.
Jarduera guztiek toki mugatuak dituzte eta nahitaezkoa da aurretik izena ematea recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948 332074 telefonoan.
▪ Ateak zabaltzeko egunak eta Oteiza Museorako doako sarrera
– 2023ko irailaren 29an, ostirala. 10:00etatik 15:00etara.
– 2023ko irailaren 30ean, larunbata. 11:00etatik 19:00etara.
– 2023ko urriaren 1ean, igandea. 11:00etatik 15:00etara.
▪ Oteiza Museoa barrutik. Biltegiak eta artxibategia ezagutzeko bisita gidatua
– Irailak 30, larunbata. 12:00etan.
Oteiza Museoak aukera emango du Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta ondare horren kontserbazio baldintzak hurbilagotik ezagutzeko, Oteiza Museoko biltegirako eta artxibategirako bisitari esker. Ohiko bisitetan itxita egoten diren bi espazio hauetarako bisita gidatua Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuaren eta Ikasketa Zentroaren arduradunen esku egongo da.
Toki mugatuak. Nahitaezkoa da aurretik izena ematea recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948 332074 telefonoan.
▪ “Figuraziotik espazio hutsera. Oteiza Museoko bilduma ezagutu”. Ibilbide gidatua.
Urriak 1, igandea. 12:00etan.
Oteiza Museoko bildumaren parte den Jorge Oteizaren obrara hurbiltzera gonbidatzen gaitu jarduera honek. Ibilbide gidatuan zehar artistaren prozesu eskultorikoetan eta obraren ezaugarrietan sakonduko da, hark garatu zuen proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuz, figurazio-lengoaietatik hasi eta amaierako lanaren abstrakzio espazialera iritsi arte.
Gutxi gorabeherako iraupena: 75 minutu. Toki mugatuak. Nahitaezkoa da aurretik izena ematea recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948 332074 telefonoan.