JORGE OTEIZA FUNDAZIO MUSEOA Jorge Oteizaren legatu artistiko eta intelektuala zaintzeaz, ikertzeaz eta zabaltzeaz arduratzen den erakundea da, Altzuzan (Nafarroa) kokatua, eta pertsona bat behar du DOKUMENTAZIO ETA IKERKETA ZENTROKO ARDURADUN lanpostua betetzeko, aurreko arduradunak erretiroa hartu ondotik.
Funtsezko lanpostua da Museoaren dokumentu-funtsa egoki kudeatzeko. Ondare horren parte da artistaren artxibo pertsonala, eta barnean hartzen ditu, orobat, Oteizaren obrarekin lotutako dokumentu bilduma, korrespondentzia eta bestelako material historikoak. Horrekin loturik, Museoko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa kudeatzeaz arduratuko da. Kontserbazioaz gainera, bermatuko du bildumen balioa hezkuntza- eta kultura-helburuetarako zabaltzen dela, eta ziurtatuko du garatzen direla artistaren memoria eta beste dokumentu interesgarri batzuk berreskuratzeko ikerketa-proiektuak.
Erantzukizun eta eginkizun nagusiak:
• Artxibo dokumentala kudeatzea: Museoaren artxiboa osatzen duten dokumentuak antolatzeaz, katalogatzeaz eta zaintzeaz arduratuko da, eta haien eskuragarritasuna bermatuko du ikerketei, bisitei eta beste interes-talde batzuei begira.
• Prebentziozko kontserbazioa: Dokumentuak fisikoki nahiz digitalki kontserbatzeko neurriak ezartzea, eta, hala, epe luzerako kontserbazioa bermatzea.
• Digitalizazioa: Artxiboa digitalizatzeko proiektuetan parte hartzea, materialen eskuragarritasun eta babes digitala ziurtatzeko.
• Datu-baseak: Artxiboarekin eta dokumentu-funtsarekin lotutako datu-baseak sortzea eta eguneratzea, nazioarteko araudiei eta estandarrei jarraituz.
• Diziplinarteko lankidetza: Onbideratze-, kontserbazio- eta ikerketa-taldeekin orpoz orpo lan egitea, artxiboak museoaren helburu zientifiko, hezigarri eta kulturalak betetzen dituela bermatzeko.
• Ikerketa: Museoaren berezko ikerketa-proiektuen garapena bultzatzea eta kudeatzea, eta bestelako ikerketa-proiektu batzuei laguntzea, baldin eta artxiboko dokumentu historikoak behar badituzte eta erabiltzeko eskaera egiten badute.
• Zabalkundea: Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egindako lana eta azterlanak zabaltzeko jarduerak sustatzea, eta, bide horretan, erakustaldiak eta bestelako jarduerak programatzea. Era berean, Komunikazio Arloarekin lankidetzan aritzea, eta babesa ematea argitalpenetan, testuen zuzenketan eta abarretan.
Baldintzak
Prestakuntza:
• Historia, Artearen Historia, Bibliotekonomia, Artxibistika edo Dokumentazioko Gradua, edo antzekoa. Kontuan hartuko dira, orobat, Giza Zientzietako edo Informazio Zientzietako titulazioak ere.
• Baloratuko da espezializazioren bat izatea artxiboen kudeaketan, dokumentazioan edo ondarearen kontserbazioan. Balio erantsia izanen da nazioarteko araudiei buruzko mintegi edo tailerretan parte hartu izana.
Esperientzia:
• Gutxienez 5 urteko esperientzia dokumentu-kudeaketan, dela artxibategi, liburutegi, museo edo dokumentazio-zentro espezializatuetan, dela dibulgazio- eta hedapen-jardueretan.
• Dokumentuak kudeatzeko softwarea erabiltzea: artxibategiak eta datu-base dokumentalak kudeatzeko berariazko tresnak, bat datozenak Europako araudiarekin eta estandarrekin.
• Esperientzia izatea artxiboak digitalizatzeko proiektuetan, eta gaitasuna izatea eskaneatze, katalogazio eta kontserbazio digitaleko faseak koordinatzeko (eskanerrak, kamerak eta bestelako ekipamendu espezializatua erabiltzea).
• Esperientzia izatea dokumentuak askotariko formatuetan kontserbatzen, barnean harturik papera, argazki-materiala eta ikus-entzunezkoa (prebentziozko eta onbideratzeko kontserbazio-teknikak, askotariko euskarrietan dauden dokumentu-materialei aplikatuak).
• Esperientzia izatea argitalpen-proiektuetan, testu-zuzenketan eta abarretan.
Hizkuntzak:
• Beharrezkoa da hizkuntza-gaitasuna frogatzea (C1/C2) euskaraz, ingelesez eta/edo frantsesez. Beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da.
Zer eskaintzen da?
Lanpostu oso interesgarria, erantzukizun eta eduki-balio handikoa, baldintza bikainekin eta ingurune paregabean, lankidetzarako eta talde-lanerako giro ederrarekin.
ESKAERAK BIDALTZEKO
AINen webgunearen bitartez
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA:
2025eko urtarrilaren 29ra arte.
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org