Gure bilduma handitu! Askotariko eta berdintasunezkoagoa online jarduerak esperientzia partekatua proposatzen du, bildumaren zentzua eta Jorge Oteizaren obraren pentsamendu estetikoa zabalagotzearren. Oteizaren produkzio artistikoa lengoaia askotarikoak, hala nola eskultura, poesia, marrazkia, arkitektura edo zinema, biltzen dituen agertoki bat da. Sorkuntzarako prisma horrek ez du soilik europar modernitatea ordezkatzen, askoz urrunagora heltzen da eta, bat eginez izugarri eremu zabalekin, esaterako kolonaurreko kulturarekin eta Latinoamerikako tradizio poetiko surrealistarekin, XX. mendeko abstrakzio plastikoarekin, bertsolaritza, euskal pilota, pedagogia, ekintza sozial eta euskararen jatorriarekin, edo historiaurreko artearekin. Horren guztiaren ondorioz, Oteiza artista poliedrikoa dugu, egoera askotarikoekin bizi da, eta bere lana artistikoak ez diren eta nahitaez goi mailako kulturarekin identifikatzen ez diren beste elementu batzuekin lotzen du.
Horregatik guztiagatik, Museoko bilduma bera aberastu nahi genuke, euskal artistaren pentsamoldearen aniztasuna islatzen duten objektuak, liburuak, kantuak edo olerkiak baliatuz horretarako, eta, ildo horri jarraikiz, online jarduera bat proposatuko dugu, Zer erantsiko zenioke zuk Museoko bildumari, pentsamendu bide berriak aktibatzeko eta hura irekitasun eta inklusio irizpideen pean gaurkotzea ahalbidetzeko? izenekoa zehazki, Museoko bilduma beste elementu batzuen bitartez eta komunitatean handitzeko.
Orain, gure bilduma zabaltzera gonbidatzen zaituztegu; zuen proposamenaren irudi bat bidal dezakezue gure sare sozialetako edozeinetara, Twitter, Facebook edo Instagramen, edo didactica@museooteiza.org helbide elektronikora. Horrela, elementu horiek guztiak gure web orrian sartu ahal izango ditugu eta, denborarekin, gure bilduma bera ere handitu, multzo ireki, askotariko eta inklusiboagoa eratuz horrela.
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org