In perspective / 20 Oteiza
Laida Aldazen Site specific bat, La Faktoria Choreographic Center zentroko ikasleekin batera Oteiza Museorako sortua, Jorge Oteizaren heriotzaren 20. urteurrenean
– 2023ko ekainak 23, ostirala: 17:30ean eta 19:00etan (beteta)
– 2023ko ekainak 24, larunbata: 11:00etan eta 12:30ean.
Saio bakoitzaren gehieneko edukiera: 20 pertsona. Sarrera doan. Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea recepcion@museooteiza.org helbidean edo 948 332074 telefonoan.
Laida Aldazek zuzendutako In Perspective performancea ekainaren 23an (ostirala) eta 24an (larunbata) erakutsiko da Oteiza Museoan, Jorge Oteizaren heriotzaren 20. urteurrenerako antolatutako ekintzen programaren barnean. Pieza Altzuzako museoan eginen da, lau emanalditan: 17:30ean eta 19:00etan ostiralean, hilak 23an, eta 11:00etan eta 12:30ean larunbatean, ekainak 24an.
Horrela, La Faktoria Choreographic Centerrek eta Oteiza Museoak lankidetzarako bide berri bat sortu dute, Laida Aldazek eta Marta Coronadok partekatutako zuzendaritzapean Noaingo koreografia-zentroko LUR egoitza-programari dagokion sorkuntza-egoitza dela-eta.
In Perspective Zinetika Jaialdiaren ekoizpen bat da, diziplina anitzeko performancea, dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarrituta, jokaespazio ez direnetan. Performanceak perspektibekin jolasten du, eta giro zinematografiko bat dakar gogora. Oteiza Museoarentzako konposizio bakarra da; izan ere, espazioa eta ingurune arkitektonikoa kontuan hartzen dira non, nola eta zer dantza sortu nahi den erabakitzeko. Bertsio hau La Faktoria Choreographic Centerreko 5. belaunaldiko ikasleekin, Juanma Urriza musikariarekin, Gregory Alliot zuzendari laguntzailearekin eta Laida Aldaz arte-zuzendariarekin batera sortu da.
Proposamena Oteiza Museoan dago ikusgai, eskultore oriotarraren heriotzaren 20. urteurrenean. Urte honetan zehar aurreikusitako ekintzen artean dago, museoak ere 20. urteurrena ospatzen duen honetan. Horrez gain, Oteizaren ondarea aktibatzeko garatutako proiektuekin bat egiten du, diziplinartekotasunetik eta sorkuntza garaikidetik abiatuta.
Emanaldi bakoitzeko gehieneko edukiera 20 pertsona da. Sarrera doakoa da, aldez aurretik erreserba eginda, hemen: reciepcion@museooteiza.org edo 948 332074 telefono-zenbakira deituta.
Arte-zuzendaria: Laida Aldaz
Zuzendari laguntzailea: Gregory Alliot
Musikaria: Juanma Urriza
La Faktoria Choreographic Centerreko ikasleak
Laura Gutiérrez | Esther Saborio | Nagore Tamayo |
Marion Morlier | Anastasia Dontsova | Benedetta Leso |
Beatrice Biondi | Johanna Sauer | Alessandra Rossi |
Juliette Bettencourt | Darja Turchenco | Markus Hallmark
|
Aimar Odriozola | Louise Rents | Arlet Capella |
Sergio Navarro | Norine Botella | Jihun Kim |
Maider González | Lara Kapeloto | Margherita Massarotti |
Maria Papageorgiou | Lucie Besançon | Ofir Shabtay Levin |
Ella Meeusen |
LAIDA ALDAZ
Laida Aldaz Arrieta diziplina anitzeko artista autodidakta da, arteen hibridazioan interes berezia duena.
Bere lanak, gorputzaren eta espazioaren arteko harremanean ardatz izanda, espazio ez-eszenikoetan sortu ohi dira, berrinterpretatuz, beste esanahi bat emanez eta eszeniko bihurtuz.
Bere jakin-minak hainbat arte-arlotako lanak sortzera, zuzentzera eta ekoiztera eraman du; besteak beste, “In Perspective”, “To let go”, “The Room”, “Kirolak”, “Shopping List”, “BS & I”.
Bere ibilbidean zehar koreografo ugarirekin dantzatu du eta nazioarteko eskolatan eta jaialditan klaseak eman ditu. “El Trastero Creativo” eta “Zinetika Jaialdia” kultura-elkarteko zuzendaria da; horietan dantzaren, zinemaren eta teknologia berrien arteko harremanak aztertzen dira. Halaber, La Faktoria Choreographic Centerreko zuzendarikidea da.
LA FAKTORIA
La Faktoria dantza garaikideko eta mugimenduko arteak sortzeko, ikertzeko eta horien inguruan prestakuntza emateko nazioarteko zentroa da. Marta Coronadok eta Laida Aldazek zuzentzen dute Noainen (Nafarroa).
Eskoletan, lantegietan eta laborategietan oinarritzen da La Faktoriaren jarduera-ildoa, eta nazioartean erreferente diren koreografo eta irakasleak ditu. Dantza garaikideko askotariko teknikak eta begiradak lantzen ditu. Horrez gain, La Faktoriak ikerketarako eta sormenezko proposamen sortzeko gune eskaini eta laguntza ematen du.
Zentroaren prestakuntza-eskaintzak bertako, nazioko eta nazioarteko askotariko artistek osatutako irakasleak ditu, eta sormenezko prozesuei laguntza profesionala ematen die. Arlo profesionalean dantzan aritu nahi duten 18 urtetik gorako ikasleei, koreografiak duen aukera aniztasunera bideratuta dago.
Sorkuntzarako egoitza hau La Faktoria Choreographic Centerren LUR arte-egoitzen programaren parte da. Programa horrek Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak sustatzen duten Innova Programaren eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) babesa jasotzen du.