▬ S.T. Orbea (Orduña) instalazioa.
Iñaki Garmendiaren instalazioa, S.T. Orbea (Orduña) bideoa abiapuntu harturik egina.
6. kaserna, Ziudadela, Iruñea. Otsailaren 24tik apirilaren 27ra.
Hazitegia programaren barneko zazpigarren proiektua da Faux départ, Oteiza Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarrekin garatua. Halaber, Tractora Koop elkartearen lankidetza izan du, Punto de Vista jaialdiarekin, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalarekin izandako elkarlanari esker.