Erakusketa

Begi igarokorra. Irun Zineklubaren proiektua. Urtarrilak 27 – apirilak 24


 

 Begi igarokorra. Irun Zineklubaren proiektua

Pentsatzeko leku bat. Arte-eskolak eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 proiektuaren esparruan. Artium Museoaren eta Oteiza Museoaren produkzioa.

Komisarioak: Mikel Onandia, Rocio Robles Tardio, Sergio Rubira

Argitalpen monografikoa. Testugileak: David Fuente, J. P. Huercanos, Irene Lopez Goñi, Mikel Onandia, Rocio Robles Tardio, Sergio Rubira, Fatima Sarasola eta Miren Vadillo (laster)

Oteiza Museoko erakusketa: 2022ko urtarrilak 27 – apirilak 24

Artium Museoko erakusketa: 2022ko urtarrilak 21 – ekainak 5

Nestor Basterretxea. Irun Zineklubak antolatutako I. Arte Asterako afixa, 1961eko urria. Irungo Udal Artxiboa. Irungo Udala.

 

1957ko São Pauloko Bienalean arrakasta izan ondoren, eta Irunen finkatu zelarik, Oteizak bere lan prozesuak eraldatu eta antolaketa-sistema bihurtu zituen, horien bitartez elkarbizitza-moduak, lan- eta prestakuntza-sareak eta gizarte espazioak itxuratzearren. Arte Garaikideko Eskolaren eta Ikerkuntza Estetikoen Institutuaren proiektua gauzatzeko bidean, kultur etxe bat sortzea eskatu zuen atzera Jorge Oteizak; Irun Zineklub sortu berria izan zen horretarako lehen pausoa.

Begi iragankorra. Irun Zineklubaren proiektua erakusketa Artium Museoak eta Oteiza Museoak produzitutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren barnean kokatzen da, eta Irun Zineklubaren eta 1961ean egindako I. Arte Astearen inguruan piztutako hezkuntza-, arte- eta talde-esperientzietarako hurbilketa kritikoa planteatzen du; izan ere, horiek guztiak sorkuntza, pentsamendu eta kultura ekitaldi funtsezkoak izan ziren, eta horien gaineko analisia ezinbesteko elementua da Jorge Oteizaren eta haren garaiaren kultur testuingurua ulertzeko.

Altzuzako erakusketak, komisarioak Mikel Onandia, Rocio Robles Tardio eta Sergio Rubira dituela eta Xabier Salaberriak diseinuan kolaboratu duela, osatu egiten du Artium Museoan ikus daitekeen proiektuaren erakusketa-garapen orokorra, zein 19 azterketa-kasutan egituratzen baita, epe horretan garatutako beste hainbeste proiektu analizatzeko; izan ere, proiektu haien guztien ezaugarria heziketa-bokazioa zen, eta garai hartako jardun praktikoen testuinguruan ikerkuntza eta topaketarako espazioak sortzeko borondatea.

Zinekluba eta Arte Astea

Zineklubaren jarduerak 1958ko maiatzean abiatu ziren, hamabostean behingo zineforum proposamen batez; horren osagarri, biblioteka bat antolatu zuten, eta zenbait aldizkari espezializatutarako harpidetza egin, Haurrentzako I. Zinema Jardunaldiak antolatzearekin batera (1960). Hurrengo urteetan zehar, Irun Zineklubak zabaldu egin zituen bai bere jarduera-egitaraua bai egitura: Urteko diapositiba lehiaketa (1969), Bidasoa ibaiko I. Argazki eta Zinema Rallya (1969) eta Zinema amateurraren lehiaketa (1970), besteak beste. Ekimen horiek, zinematografiako praktikaren bitartez, lagundu egin zuten komunitatearen loturak sendotzen, kameraren bidez paisaiaren eta kulturaren gaineko ezagutzan parte hartzeaz gain. 1964an Nazioarteko Zinema Jardunaldiak gehitu zitzaizkien, eta Nestor Basterretxeak lehen bost edizioetako kartelak diseinatu zituen, lehiaketako trofeo Ikaro deituarekin batera.

Euskal arte modernoaren eta haren dialektiken gaineko kontakizunaren eraikuntzaren ikuspegitik, Irun Zineklubaren ibilbidean pisu handieneko ekitaldietako bat I. Arte Astea izan zen, 1961ean. Antolatzaileek kultur etxearen proiektura hurbiltzen zituen seinaletzat ikusi zuten jarduera hura. Arte abstraktuari eta figuratiboari buruzko eztabaidek girotu zuten pintura eta eskultura erakusketa; hartarako egindako lan aukeraketak garbi erakusten zuen, Oteizaren iritziz halaber, arte garaikidea izana zenaren eta izan behar zuenaren arteko polarizazioa.

Orain, erakusketak bi proiektu horiei lotutako dokumentazio argitaragabe ugari erakusten du, Oteiza Museoaren Artxibokoa eta Irungo Udal Artxibokoa, Zineklubean eman zituzten ikus-entzunezko bi piezarekin batera, Javier Agirreren A ras de río (1964) baita bata, eta Javier Zuatzuren Txapeldun (1968) bestea. Horien presentzia 1961eko Arte Astean parte hartu zuten artistetako batzuen obrarekin osatzen da, horiek erakutsi egiten baitute garai hartan abstrakzioaren eta figurazioaren artean gertatzen ari zen gatazka sorra, hain zuzen ere zenbait pintura eta eskulturatan, esate baterako Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Mari Paz Jimenez, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias, Menchu Gal, Gonzalo Chillida, Jose Grazenea, Franz Weissmann, Antonio Valverde edo Gaspar Montes Iturriotzen obretan ikusten dena.

Erakusketa hau zenbait erakunde eta partikularren laguntza eskuzabalari esker izan da posible. Horien artean izan dira Bilboko Arte Ederren Museoa, Arabako Arte Ederren Museoa, Basterretxea Bilduma, Menchu Gal Fundazioa, Grazenea Bilduma, Gonzalo Chillida Legatua, Maru Rizo Bilduma, Mendiburu Inda Bilduma, Eduardo Chillidaren ondorengoak eta Hauser & Wirth.

 Online agiriak

Bitartekaritza programa:

Bisita gidatua erakusketaren komisario Mikel Onandiarekin.

-Urtarrilak 30, 12:00etan. Doakoa Museoko sarrerarekin.

Begiradaren joan-etorriak Iruñean barrena.

Argazki esperimentazioko lantegia Daniel Burgirekin.

Jarduera honen abiapuntua Oteizaren interesa da, hark zinemara eta argazkira hurbildu nahi baitzuen, ikuspegi enpiriko eta kuestionamendu teknikorik gabeko batez, jarduera zinematografikoa ekintza hedatutzat ulerturik.

Testuinguru honetatik, “Begiradaren joan-etorriak Iruñean barrena”k hiriaren esplorazioa proposatzen du, Daniel Burgi argazkilari eta kazetariaren eta ikusizko kultura garaikidean interesatutako pertsona guztien arteko topaketa aktiboaren bitartez; horretarako saioak honakoak izango dira:

 

-Martxoak 19, larunbata. 10:00etatik 14:00ak arte. “Begi iragankorra. Irun Zinekluba” erakusketarako bisita eta Oteiza Museoan lan-saioa.

-Martxoak 20, igandea,10:00etatik 14:00ak arte. Oteiza Museoan lan-saioa.

-Martxoaren 21etik 31rako astea. Esplorazio pertsonalerako espazioa, Nafarroako hiriburua aurrez ezarritako parametroetatik fotografiatzearren.

-Apirilak 2, larunbata. 10:00etatik 14:00ak arte. Partaide bakoitzak jasotako argazki eta/edo ikus-entzunezko laginen bateratze lana. Eztabaida eta emaitzen analisia.

 

Hartzaileak: Ikusizko lengoaian, dokumentalismoan eta argazki jarduera ez-formalean interesatuak. Ez da irudiaren profesionala zertan izan. Prezioa: 50 €. Interesatuek CV laburra bidali didactica@museooteiza.org helbidera, parte hartzeko interesaren arrazoiak azaltzen dituen testutxo labur batekin batera.

 

Jorge Oteizaren eskola-praktika esperimentalen inguruko gogoetak

Online topaketa Mikel Onandia, Rocio Robles Tardio eta Sergio Rubirarekin

 

Martxoak 16, 18:00 h.

XX. mendeko berrogeita hamarreko azken urteetan, Oteizak eskultura abandonatu, utzi egingo zuela iragarri zuen, bere ikerkuntzak beste lengoaia batzuetara bideratu nahi zituela eta. Orduan hasi zuen artea eta sorkuntza eraldatzeko, hots, artea eta sorkuntza kultura berreskuratzeko funtsezko elementu bihurtzeko bere asmoa proiektatzearen aldeko borroka, artistaren, hezitzailearen eta haurraren prestakuntzara bideratutako zenbait proiektu aktibatuz horretarako. Haren planteamenduak, berritzaileak, ausartak eta izugarri aberatsak berak, indar betean ditugu oraindik ere.

Saio honek proiektu haien edukiak eta egungo artearen eta hezkuntzaren testuinguruan duten aplikazioa aztertuko ditu. Partaideak Mikel Onandia, Rocio Robles Tardio eta Sergio Rubira  izango dira, eta moderatzaileak, berriz, Charo Garaigorta, Artium Museoaren Hezkuntza Atalaren arduraduna, eta Aitziber Urtasun, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren Hezkuntza Estetiko Atalaren arduraduna.

 

Antolatzaileak: Artium Museoa eta Museo Oteiza. Topaketa streaming bitartez egingo da, eta sarrera librea izango da.

Ezinbestekoa aurrez didactica@museooteiza.org helbidean izena ematea.

 

Haur kanpamentua. Akteon. Zinemako gidoi bat.

  1. mendeko berrogeita hamarreko azken urteetan Jorge Oteizak abandonatu egin zuen eskultura, beste lengoaia batzuei, tartean zinemari, heltzeko. Euskal artista Akteon film luze esperimentalaren gidoia idaztera baino ez zen iritsi; Oteizak proiektua laga zuelarik, Jorge Grauk zuzendu zuen azkenen. Baina hark irudiaren gainean zuen ikuspegia argi eta garbi definituta dago proiektuan.

Zer izango zatekeen Akteon Oteizaren jarraibideez grabatu izan balute?

Haren testuetatik abiaturik gure geure ikus-entzunezko proiektua sortuko dugu. Filmatu, jardun, marraztu eta interbentzioak egingo ditugu, animazio zuzeneko zenbait teknika erabiliz. Lantegia amaitzean azken proiekzioa egingo dugu, gure senide eta lagunak bertara gonbidatuta.

 

Apirilak 18, 19, 20, 21 eta 22.
6 eta 12 urte bitarteko haurrak. 09:30etik 13:30 arte, gaztelaniaz eta euskaraz.

Prezioa: 60 € aste osoa.



De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org