Harrespila proiektu eszeniko-performatiboa da, Oscar Gómez eta Esperanza Lópezek pentsatua eta L`Alakran konpainia suitzarrak produzitua, eta Oteiza Museoan taularatuko da 2021eko maiatzaren 8 eta 9an.
Obraren inspirazioaren parte bat kultura megalitikoaren berezko elementu prehistoriko horretaz Jorge Oteizak bere Quousque Tandem…? eta Gogo jardunak tunelean liburuetan egin zituen interpretazioetan dago, eta “falta” ideiaren inguruan dihardu. “Lantegi psikodramatiko” gisa dago pentsatuta, eta gatazka edo arazo bat partekatzea proposatzen du, irtenbide bateratu bat aurkitzeko Obran zehar, artistak misterio bat aterako du argitara, eta ikusleak osatu egingo du misterio hori. Lantegi batean parte hartzeak esan nahi du publikoak konpromisoa hartzen duela ekintzarekiko, obran parte hartzen duten performerrekin egingo duten lan pertsonalizatuaren bitartez.
Horrela, performer bakoitzak arazo pertsonal bat azaldu eta helaraziko dio ikusleetako bati, harekin partekatuko du. Arazo hori gauza komuna bilakatuko da, kolektiboa, eta performancea hartzen duen lekuaren berezko elementua: Zer falta zait? Zer falta zaigu? Zer da hemen falta dena? Ikusle bakoitzak “bere” harria pertsonalizatu, eta areto batera eramango du, harriarentzako lekua aukeratzearren bertan, bakarka.
Jorge Oteizak zioen moduan, “falta zaionaren arabera definitzen da gizakia”; ildo horretatik, uste dugu bizitzara itzuliko gaituen Huts komun (harrespil) bat sortzeko gure gaitasun partekatuak definituko duela etorkizuna.
Saioetan parte hartzen duen publikoak eraikitako harrespil kolektibo bat izango da emaitza.
Proiektua Ondarea eta sorkuntza garaikidea. Imajinario berriak Jorge Oteizaren inguruan (Hazitegia 3) programaren parte da. Programa hori Uharteko Arte Garaikidearen Zentroarekin ari da garatzen, eta laguntzaile ditu Innova Cultural, Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Fundazioa.
Harrespila (Psikodrama 4) Azkuna Zentroa Alhóndiga-Bilbaon sortu zen lehen aldiz, 2013an.
Performerrak:
Elena Albert / Patricia Echegaray / Peio Lekumberri / Raúl Marcos /Aitziber Urtasun /Roberto Romero / Ghislaine Verano
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org