Oteiza Museoak Lorea Alfaro artistaren NLB obra hartuko du. 2019an egindako ikus-entzunezko pieza bat da, 14 haratago proiektuaren parte. Proiektu hori aldibereko erakusketa bat da, egoitza anitzekoa, Mikel Calvo Villava komisario duena, eta Nafarroako Museoko bildumako artista garaikideen hamalau obra aurkezten ditu foru komunitateko beste horrenbeste museo-zentrotan, urtarrilaren 17ra arte.
Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundearen Museo Zerbitzuak antolatutako proiektu horrek arte eta kultura bidaia bat proposatzen du garatzen den kultur zentroetan, eta, era berean, kultur solasaldia bultzatzen du obrak hartzen dituzten zentroetako funtsekiko.
Pieza sortu berriak dira (2003 eta 2020 bitartekoak), Nafarroako Museoak 2020an bere bilduma iraunkorrerako erosiak. Gainera, erakundean presentzia txikia duten diziplinetakoak dira, esaterako bideo-sorkuntzak edo performance instalazioak, besteak beste. Ekimena 1972ko Arte Topaketen oroitzapenez Iruñeko 72-22 Topaketetan izango diren ekitaldien barnean kokatzen da.
Obrak ikus daitezkeen erakusketa-guneak honakoak dira:
Lorea Alfaroren ikus-entzunezko obra eraikineko 2. solairuan proiektatzen da. Oteiza Museoak artista horren obra hartzen duen bigarren aldia da, 2017an jada parte hartu baitzuen Ni, denetan okerrena erakusketan.
Katalogoa hemen
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org