Erakusketa

Oiza Oteiza Huarte. 2022ko azaroak 8 – 2023ko martxoak 12


Erakusketa 2022ko azaroak 8 – 2023ko martxoak 12

Komisarioak Marisa Sáenz Guerra, Javier Sáenz Guerra, Vicente Sáenz Guerra. 

Komisarioen laguntzailea Sofía Larumbe

Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoaren ekoizpen honek Eguesibarko Udalaren, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Nafarroako Ordezkaritzaren, Kasedako Udalaren, Alseren eta VBO argiztapen-enpresaren laguntza izan du.

Argitalpena: Oiza Oteiza Huarte. Egileak: Marisa Sáenz Guerra, Javier Sáenz Guerra, Vicente Sáenz Guerra. 


Francisco Javier Saénz de Oizaren jardunbide arkitektonikoak beste sortzaile eta laguntzaile batzuekin izandako topaketen eta elkarlanen eragina izan zuen. Izan ere, artistaren proiekturik garrantzitsuenetako batzuek lankidetza-alderdi esanguratsu bat hartu zuten horri esker. Oteiza Museoak berean hartu duen Oiza Oteiza Huarte proiektuan, Sáenz de Oizak 1950 eta 1992 artean Jorge Oteiza eskultorearekin lankidetzan eta, beste batzuetan, Juan Huarte sustatzaile eta eraikitzailearen laguntzarekin egindako 9 proiektu aztertzen dira.

Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoak, proiektu horren bidez, bi funtzio betetzen ditu: batetik, Marisa Sáenz Guerra, Javier Sáenz Guerra eta Vicente Sáenz Guerra komisarioen gidaritzapeko erakusketa-proiektu hori hartzen du berean (2022ko azaroaren 8tik 2023ko martxoaren 12ra). Bestetik, azterketa-kasu aipagarrienetako bat da, hala duen garrantzi artistiko eta arkitektonikoagatik nola proiektuaren barruan hiru eragile egituratzaile biltzen dituelako. Lankidetza hirukoitz horren oinarrian, Saénz de Oizak –garapen arkitektonikoaren arduraduna izanik eta Jorge Oteizarekin eta haren obrarekin etengabeko lankidetzan– Juan Huarterekin zuen harremana dago; azken batean, Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoaren sorrerako lehenengo sustatzaileetako bat eta fundazioaren lehen presidentea izan zen Huarte.

Proiektuaren komisarioen hitzetan «espazio metafisikoko ametsa» den hori, beraz, «Juan Huartek eta haren familiak sustatutako zenbait arkitektura-lanen denborazko esparru-espazioan dago kokatuta, eta Oiza eta Oteiza beren ametsetako munduen egileak izan ziren (gaztelaniaz, autor terminoa latineko auctor hitzetik dator; hau da, handitzen duena)». 

 

Esku-hartzea areto nagusian

Oraingo honetan, erakusketa-proiektua Museoaren gune nagusiko esku-hartze bat izango da eta, beraz, museoko areto nagusian ezarriko da proiektu horietan zeharreko ibilbidea, eraikinaren 2. solairuan HISA Aretoari eskainitako espazioarekin osatuta. Ibilbide kronologikoa alde batera utzita, erakusketaren bilakaera 9 proiektuak hartzen dituzten lau epigrafetan antolatu da. Hauek dira: «Erlijiosoa eta sakratua», Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoari (1992-2000), Arantzazuko Basilikaren proiektuari (1950-1954) eta Done Jakue Bideko Kaperari (1954) buruzkoa; «Kultura Erakundeak», Bilboko Auditoriumaren (1992) eta Alhondigaren (1989-1991) proiektuei buruzkoa; «Mundu Mediterraneoa», Mallorcan dauden Alcudiako Ciudad Blanca (1961) eta Huarte Etxea (1968) proiektuetan oinarritua; eta, amaitzeko, «Hiri-utopia eta diseinua» atala, Madrilgo Torres Blancas eraikinari (1961-1969) eta Hisa Erakusketa Aretoari (1960) buruzkoa.

Guztira, 104 elementuk osatzen dute erakusketa; horien artean, nabarmentzekoak dira proiektuen jatorrizko krokisak eta marrazkiak, asko argitaratu gabeak, bai eta planoak, maketak, argazkiak eta bitarteko dokumentalak ere. Horiek guztiek proiektuetan zeharreko ibilbide bat osatzen dute, zeinak aukera ematen duen lan bakoitzaren azken zehaztapen formala ikusteko, baina baita aurretiko hurbilketak eta azterlanak behatzeko ere, arkitektoaren ideia-sorkuntzaren agertoki diren aldetik.  Material horietako gehienak Sáenz de Oizaren bildumatik datoz, eta bilduma partikularren lagapen batzuekin osatu dira. 


 

Egitarau publikoa

 

───Oiza. Oteiza. Huarte ikustaldi gidatuak

Ikustaldi gidatuak Oiza. Oteiza. Huarte erakusketaren inguruan. Horietan gogoeta egingo dugu Jorge Oteizaren eta Javier Saenz de Oizaren obraren eta pentsamenduaren arteko harremanaren inguruan, bien babesle espiritual eta ekonomikoa izan zen Juan Uharterekin zuten lotura ere kontuan hartuta. Hiru aldeko adiskidetasun hura funtsezkoa gertatu zen Jorge Oteiza Fundazio Museoaren sorreran. 

2022ko azaroak 13, igandea. 12:00 h.

2023ko otsailak 12, igandea. 12:00 h.

Ikustaldia Oteiza Museoko Hezkuntza Estetiko Sailaren arduradun Aitziber Urtasunekin egingo da. Doako ikustaldia. Sarrera aparte da. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da 948.332074 telefonoan edo recepcion@museooteiza.org helbidean.

 

───Irakasleentzako prestakuntza. Oteiza Oiza lantegi-ikustaldia

Aldi baterako erakusketa oinarri harturik, arkitekturaren eta eskulturaren arteko harremanari helduko diogu, Oiza eta Oteizaren obra zein beste autore batzuena analizatuz horretarako. Ikustaldiaren ondoren lan praktiko txiki bat egingo dugu, ikasgelan ikasleekin egiteko jarduera posible batzuk proposatzearren Oteiza Museorako edo antzeko espazioetarako etorkizuneko bisiten osagarri gisa. 

2023ko urtarrilak 19, 17:00etatik 19:30 arte.

Partaideak: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, edo ingurune ez formaletako irakasleak, arkitekturaren eta eskulturaren arteko harremanean interesatuak. 

Lantegi-ikustaldia Oteiza Museoko Hezkuntza Estetiko Sailaren arduradun Aitziber Urtasunekin egingo da. Doakoa. Bertaratze ziurtagiria emango da. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da 948.332074 telefonoan edo didactica@museooteiza.org helbidean.

 

───Haurrentzako kanpamentua. 2022ko Eguberriak

Oiza. Oteiza. Huarte erakusketa kanpamentuaren erreferentzia-puntua izango da. Kanpamentuan bilduma bat sortzeko modua aztertuko dugu, eta gozatu eta kontserbatu ahal izateko espazio egoki batean erakusteak duen garrantzia. Eskulturaren eta arkitekturaren lengoaietatik gure geure museoa egingo dugu, maketa baten sorrera eta eskultura batzuen diseinua konbinatuz, erakusketa moduan aurkeztu ahal izateko.

Abenduaren 26tik 30era, 09:30etik 13:30 arte.

Partaideak: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak. Gaztelaniaz eta euskaraz. 50 € aste osoa. Toki kopuru mugatua. Aurrez izena eman behar da 948.332074 telefonoan edo recepcion@museooteiza.org helbidean.

 

───Hitzaldi egitaraua 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. Nafarroako ordezkaritza

2023ko urtarril-otsaila

Info: www.coavna.com

 



Laguntzaileak


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org