Oteiza Museoak bere barne patioan hartu eta erakusten ditu Rafa Munarriz artistak 2021ean egindako Errealitate estatiko baterako hurbilketa proiektuko bi eskultura-lan.
Obrako sare elektrosoldatu segmentu errektangularrak lotzetik eta elkartzetik abiaturik, Munarrizek ebaki edo patroi sorta bat egin du metalezko sarean, materialen egiturazko izaeraren eta obren hauskortasun itxuraren arteko tentsioa erakusten duten eskultura batzuk eraikitzeko.
Piezak norbanakoarekiko harremanean daude sortuta, eta barne espazio dinamikoak garatzen dituzte; espazio horiek, bere aldetik, obrekiko berekiko gorputz interakziorako borondateak markatzen duen esperientzia espaziala determinatzen dute.
Eta konfigurazio geometriko eta egiturazkoak topaketa berezi bat sorrarazten du Oteiza Museoarekiko eta zentro honetan erakusten den Jorge Oteizaren obrarekiko.
Proiektua posible egin duena Uharte Zentroak urtero Nafarroako Gobernuko Kultura Sailarekin batera ematen duen Arte plastikoen eta ikusizkoen diru-laguntzen programa izan da.
Oteiza Museoaren eta Uharte Zentroaren arteko lankidetzaren fruitu, laguntza horiek jasotzen dituzten proiektuak entitate horien egoitzetan erakusten dira. Hala, Uharte Zentroak, bigarren solairuan, Gabriel Coca, Miren Doiz, Mendia Etxeberria, Hedoi Etxarte eta Itsaso J. Iribarrenen obrak ditu. Oteiza Museoak, berriz, Rafa Munarrizen lana erakusten du bere patioan. Bestetik, David Mutiloaren argitalpena egoitza bietan dago.
Flyer 7 2021ko Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org