OTEIZA MUSEOA ESKOLA GISA. 2024/25KO ESKOLA KANPAINA
Bisita-lantegia
Bere ezagutza, une oro, esperientzia ireki, dinamiko, eraldatzaile eta sozialean oinarritzen duen Oteizaren obrak garrantzi berezia hartzen du eskolaren testuinguruan, hezkuntza-etapetan zehar curriculuma indartzea ahalbidetzen duen lanabes transbertsala izan baitaiteke.
Oteiza Museoak ekintza programa bat proposatzen du lanerako eszenatoki. Ekintza horiek modu transbertsalean aktibatzen dute eskolaren, Museoaren eta komunitatearen arteko harremana, ikasgelarako egokitutako zenbait lantegiren eta Museoan bertan egiteko ibilbide didaktiko batzuen bitartez. Ikuspegi hezitzailea da, arteen bidezkoa (ikuspegi integratzailea), ez baina artearen irakaskuntza hutsa (ikuspegi espezializatu tradizionala).
Museoaren Hezkuntza Estetiko Atalak materiala eta aholkularitza eskainiko dizkie 2024-2025 ikasturtean zehar ikasgelan proiektu luzeagoren bat egin nahi duten irakasleei.
Museoko ibilbide didaktikoak
- Gure gorputza eskultura ote? Ibilbide honek gogoeta eragiten digu, elementu espaziala dugun eskulturaren eta inguruarekiko harremanetarako elementu dinamiko dugun gure geure gorputzaren arteko harremanari buruz.
- Denak du zerbaiten antza. Begirada aktibatzeko ekintzara, eta eskultura bere historiatik harago analizatzera, bideratutako ibilbidea.
- Oizaren arkitektura, organismo bizia. Museoa ibiltzen. Ibilbide honek aztertu egiten du eskulturaren eta arkitekturaren arteko harremana, arteko transbertsalitatea ulertzeko modutzat.
Ikasgelarako lantegiak
- Nire gorputza, eskultura. Eskultura baten egitura formalaren eta gure geure gorputzaren arteko harremana, bolumenean, hutsuneetan eta mugimenduan oinarritua.
- Aniztasuna eskultura-familietan. Lantegi honetan alderdien arteko erlazioa analizatzen da, Oteizaren Laborategitik familia-egiturak sortuz horretarako.
- Geometria bidezko irudikapena. Gure paisaia, gure ingurua eta gure eskola marrazten dituzten forma geometrikoak berrikustea, gugan duten eraginarekin batera.
- Oteiza Museoaren arkitektura. Argiaren, koloreen eta formen garrantzia eraikin bat habitatzeko unean.
- Datak:2024ko urria – 2025eko ekaina
- Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00 arte.
- Iraupena: Museorako bisitak 60 minutu (aukera dago museorako bisita baino ez eskatzeko). / Lantegia ikastetxean, 60 minutu.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa.
- Hartzaileak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxeak.
- Doako jarduera Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeentzat.
- Informazioa eta izen-ematea: recepcion@museooteiza.org
Su inscripción ha sido enviada con éxito. Le hemos enviado una copia a su correo. En breve nos pondremos en contacto.