Giza-proiektuak

«Arteak gizakia behartzen du bere erreserba espiritualak jokoan jartzera, haiek aberastera. Estetikoki sendatze espiritual batez mintza gaitezke. Arteak eraldatu egiten du kanpoko munduko itxurazko ordena, nork bere burua sakonago ezagutzeko beharrizana probokatzen du, behartzen gaitu jokoan jartzera gure kontzientziaren gune intimo bat, zeinaren desestaltzea sentiberatasunaren ariketa baita» — Jorge Oteiza

Praktika pedagogikoa, berrikuntza sozialaren eragile. Museoa aniztasunetik

Jorge Oteizarentzat heziketa lana berrikuntza sozialerako praktika bat da, eta horri erantzunez Oteiza Museoak lan lerro arautu bat ezarri du, zeinean interes berezia eta arreta heziketa premia bereziak dituzten taldeetara bideratuta baitaude. Proiektu horiek talde bakoitzarentzat bereziki diseinatuta daude, talde horien profesionalekin (hezitzaileak, psikologoak, terapeutak, gizarte laguntzaileak, e.a.) elkarlanean. Proiektu guztietan lan filosofia komun bat nabaritzen da, honako helburu hauek barne hartzen dituena:

  1. Artelana lan tresna gisa erabiltzea gizartean balioak transmititu, hezi eta gogoeta zein kritika sortzeko.
  2. Proiektuak zeharkako dinamika batetik diseinatzea, artearen eta beste zenbait sorkuntza alorren arteko elkarrizketa bultzatuz, haien artean poesia, arkitektura, zinema, musika eta dantza.
  3. Museo espazioaren heziketa jarduera dezentralizatzea eta, ekintzatik zein pentsamendutik, hirira eta haren ingurura hurbiltzea.
  4. Denboran luzatuko diren eta hirian etorkizuneko kultura bilbe bat eragingo duten heziketa programak sortzea.
  5. Museoaren eta kultur eragileen (publikoak zein pribatuak) arteko elkarlanak bultzatzea, heziketa programak aberastu eta ikusle berriak sortzeko.

Orain arte garatutako programak

El Molino Heziketa Bereziko Ikastetxea. Iruñea. 2009
Jorge Oteizaren lanaren inguruko Heziketa Tailerrak. 14 eta 16 urte arteko haurrentzat.

Virgen del Camino Ospitale Publikoko Ikasgela. Iruñea. 2010
Jorge Oteizaren lanaren inguruko Heziketa Tailerrak. 4 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Virgen del Camino Ospitale Publikoko Ikasgela. Iruñea. 2011
Homo Ludens. Artista jolasaren aurrean erakusketaren inguruko Heziketa Tailerrak. 4 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Nafarroako Presondegia. Iruñea. 2010
Zure kutxa. Nire aterpea. Tailer kreatiboak. 15 presoko talde bat.

San Francisco Javier Berrezte Mentalerako Gunea. Iruñea. 2011
Tailek kreatiboak artea eta jolasaren inguruan. 20 helduko talde bat.

Desde cero. Hutsetik. Oteiza Museoa. 2011
Emakumearen eta emakume identitatearen inguruko heziketa proiektua. 15 emakumeko talde bat.

Jarduera honek heziketa programa batentzako Kutxa Beka irabazi zuen 2011n.

 

Izaera sozialeko talderen batean ari bazara eta Oteiza Museoarekin proiekturen bat gauzatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honen bidez: didactica@museooteiza.org edo 948.332074 telefonora deituta.


De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org