PEDAGOGIA KRITIKOAK. Irakasleentzako prestakuntza, online eta aurrez aurrekoa
2023 azaroa – 2024 martxoa
Ikastaro hauen helburua irakasleak Oteizaren obrara hurbiltzea da, betiere metodologia ireki eta partaidetzazko batetik.
Prestakuntzak online saio bikoitza du, eta hori Museorako ikustaldi gidatu presentzial batez osatuko da, ikastaroetan jorratzen diren edukiak sendotzeko izango baita, zentrora ingura daitezkeen irakasleei zuzendua.
Ikastaroak:
Jorge Oteiza esperimentazio prozesuan. Eskultura laborategi gisa
- Datak: 2023eko azaroak 7 eta 9. Online
- Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte.
- Sendotze ikustaldia museoan: azaroak 14, asteartea, 17:00etik 19:00 arte.
- Hartzaileak: Jorge Oteizaren obratik abiatuta ikasgelan arte-hezkuntzaren praktika lan tresnatzat erabiltzeko interesa duten Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta hezkuntza ez-formalekoak.
Jorge Oteiza. Transbertsalitatea lengoaiatzat artean
- Datak: 2023ko azaroak 21 eta 23.
- Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte. Online
- Sendotze ikustaldia museoan: azaroak 28, asteartea, 17:00etik 19:00 arte.
- Hartzaileak: Geografia eta Historia, Artearen Historia, Marrazketa, Heziketa Plastikoa eta Ikusizkoa eta Matematikak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak, eta artetiko transbertsalitatean interesatutako irakasle oro.
Museoa arkitektura gisa. Gorputzetik eta jolasetik ikasgelan lantzeko arkitektura-baliabideak.
- Datak: 2024ko urtarrilak 23 eta 25.
- Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte.
- Sendotze ikustaldia museoan: urtarrilak 30, asteartea, 17:00etik 19:00 arte.
- Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza ez-formaleko irakasleak, hizkuntza arkitektonikoa tresna gisa erabiltzeko interesa dutenak espazioarekin, argiarekin eta kolorearekin lotutako kontzeptuak lantzeko, eta kontzeptu horiek ikastetxea eta ingurunea eraldatzen ari den komunitate gisa ulertzeko modu gisa erabiltzeko.
Museoko bilduma generoaren ikuspegitik. Emakumeak Oteizaren obran duen irudikapenaren analisi kritikoa, eta egungo diskurtsoekiko egokitzapena
- Datak: 2024ko martxoak 5 eta 7.
- Ordutegia: asteartea eta osteguna, 17:30etik 19:30 arte.
- Sendotze ikustaldia museoan: martxoak 12, osteguna, 17:00etik 19:00 arte.
- Hartzaileak: ikasgelako proiektu transbertsaletan aplikatutako genero kuestionamenduetan interesatutako irakasleak.
Ikastaroak doakoak dira eta Aitziber Urtasun Hezkuntza Estetikoko Departamentuko arduradunak emango ditu Harremanetarako: didactica@museooteiza.org
Ikastaroak gaztelaniaz izanen dira, baina euskarazko bibliografia eta materiala emanen dira
Su inscripción ha sido enviada con éxito. Le hemos enviado una copia a su correo. En breve nos pondremos en contacto.