Oteiza Museoko ikerketa zentroa eskultorearekin harremanak izan zituzten pertsonei buruzko datuak eta dokumentuak biltzeko programa burutzen ari da, betiere horiek Oteizari buruz ahozko edo dokumentu bidezko testigantza eman dezaketenean. Programa honi Oteizaren Oroitzapena deitu zaio. Programak hiru atal ditu: lehenbizi, Orioko eskultorearekin harremana izan zuenari egindako elkarrizketa jasotzen duen grabazioa.
Ahozko dokumentu hori Dokumentazio Zentroko funtsera gehituko da. Ondoren, elkarrizketatuak eskura izan ditzakeen Jorge Oteizaren piezen argazkiak aterako dira, horiek neurtu eta banan bana deskribatuko dira; pieza horiei buruz dauden datuak ere bilduko dira. Azkenik, elkarrizketatuak bere eskura dauzkan eskultoreari buruzko dokumentuak bilduko dira; dokumentu horiek gero digitalizatu egingo dira eta Dokumentazio Zentroan katalogatuko. Behin prozesua amaiturik, dokumentu horiek elkarrizketatuari itzuliko zaizkio kontserbazio baldintzarik egokienean eta kopia digital batekin batera
Proiektuan parte hartzeko interesa dutenek honako helbideetara jo dezakete: Dokumentazio Departamentua Oteiza Museoa Cuesta kalea, 7 Altzuza 31486 Nafarroa Telefonoa 948 33 20 74 Faxa: 948 33 20 66 documentacion@museooteiza.org
Oteizaren Oroitzapena programan parte hartuko dutenen zerrenda (ordena kronologikoan)
Ikerkuntza Zentroa
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org