Oteiza Museoak euskal eta nafar arteari eta nazioarteko artearen teoriari buruzko agerkarietan espezializatutako liburutegia dauka. Horretan arreta berezia ematen zaie eskultura eta arkitekturari buruzko agerkariei.
Liburutegi hori Museoaren harreragelaren eta Etxe-lantegiaren artean dago. Bertan Oteiza Museo Fundazioaren argitalpenak, Oteiza berareneak zein Orioko eskultoreak sortzaile gisa egindako ibilbide eta biografiari buruz hainbat autorek idatzi dituzten lanak aurki daitezke.
Liburutegi zerbitzuak museoaren ordutegi bera du.
Liburutegiko funts eta katalogoa ikusteko, honako telefonora jo daiteke 948 332074 edota e-posta honetara libreria@museooteiza.org
Museoa
De la Cuesta, 24. Altzuza, Nafarroa
T +34 948 332 074 info@museooteiza.org